Artikulua

Entradas para urria 2009

10
Kito, bukatu da. Ezinak hartu du gain. Hiru egun daramatzagu, irrika biziz, e-mailaren zain, eguraldi iragarpenak haizea baretuko dela esango digun esperantzan, baina, eguna joan, eguna etorri, kontrakoa ari da gertatzen: aldiro haizea 10 km/h zakartzen da. Gaur jasotakoak dio gailurrean 100 km/orduko abiadura hartuko duela haizeak asteburuan.

[Leer el resto del artículo...]

07
Atzo jasotako eguraldi parteak esperantza zantzu batzuk piztu izan ez balitu, gaur, akaso, bidoiak berregiten eta Kanpaleku Nagusia desmuntatzen ariko ginatekeen, yakak noiz etorriko zain. Hau da hau eguraldi petrala! Perdigoi txikien pareko elur maluta kozkorrak denden kontra jausten dira gau eta egun haizearen indarrez.

[Leer el resto del artículo...]

03
Gaur, larunbata, eguraldi parteak bete-betean asmatu du: gau guztia aritu da elur ziputza egiten eta 5-10 zentimetroko geruzarekin esnatu gara. Zerua gris ilunetik ilunagora doa minututik minutura eta goizean zehar elurrari jarraitu dio etenik gabe. Egun pare bat daramagu Everesteko ipar aurpegia ikusi gabe; izan ere, aurreko egunetan ere eguraldia nahasi ibili da.

[Leer el resto del artículo...]

01

Juan, Alberto eta Mikel lehen saiotik jaitsi ziren egunean, Everesteko ipar hormaren azpitik bertatik mendiaren handitasunaz mira eginda geratu nintzen. Jota harrituta. Neure artean pentsatu nuen halaxe sentituko zirela 1974an Tximist espediziokoak hegoaldetik Everest ikusi zutenean. Mendiaren neurriekin harrituta. Eta, halaberean, esan nuen neurekiko, honexek beharko lukeela bilakaera logikoa: duela 35 urte Everest ohiko bidetik saiatzea zen erronka eta gaur egun Hornbein korridoretik eta era alpetarrean saiatzeak beharko luke.

[Leer el resto del artículo...]